Erronka
Euskadiko hiru hiriburuak, Donostia, Gasteiz eta Bilbo, ordena horretan eta txirrindularitzako saio bakar batean lotzean datza. Bermeoko kostaldeko herria abiapuntu eta amaieratzat hartuko dugu. Hiriburu bakoitzean bertako alkatearekin eta ELA duten gaixoen eta haien familien ordezkaritza egongo gara. Ibilbideak 382 kilometro eta 4.000 metrotik gorako desnibela izango ditu.

Noiz
Ekainaren 18an egingo dugu, hilabete horretako 21a gaixotasun horren aurkako borrokaren nazioarteko eguna dela aprobetxatuz.
Nortzuk
Ideia “Bermeoko Ziklistek” taldekideok sortu dugu. Urte batzuk daramatzagu gure aletxoa gizarteari hainbat modutan ematen. Azken 3 urte hauetan Minbiziaren Kontrako Elkarteari donazio bat egin diogu. Emari hori urtearen amaieran egiten dugu, kafearen soberako diruaren asteko diru-bilketarekin.

laz, gure taldekideetako batek, Roberto Garciak, 24 ordu egin zituen bizikletaz Bermeo-GerniKa-Mungia eta Mungia-Gernika-Bermeo ibilbidea eginez. Guztira 640 kilometro bete zituen eta CAMPOS enpresa , egindako kilometro bakoitzeko kilo bat atun kontserba eman zuen. Eta lortutako atun kontserba kiloak Bermeoko familia behartsuen artean banandu ziren.
Urte honetarako, esku artean daukazuen erronka bururatu zaigu. Aspalditik Jaime Lafita ezagutzen dugu errepide berberetan bizikletaz ibiltzeagatik.
Hori dela eta, pentsatu egin dugu gure erara parte har genezakeela bera eta DalecandEla taldea gaixotasun honi laguntzeko egiten ari diren jardueretan.
Halaber, ibilbideko zenbait gunetan izen handiko txirrindulari profesional eta profesional ohien laguntza izango dugu, ekitaldiari eragin handiagoa emateko.
Nola
Egingo diren kilometroak http://migranodearena.com/ plataformaren bidez erosi ahal izango dira. Bildutako dirua Adela EH-ri emango diote: www.adelaeuskalherria.com
Komunikabideek ere zabalduko dute albistea, eta, beraz,Euskal Herriko gizarte osora iritsiko den jarduera izango da.
Rutometro
Bermeo-San Sebastián
Goizeko lau eta erdietan ekingo diogu erronkari Bermeotik eta goizeko zortzi eta erdiak eta bederatziak bitartean Donostian iristea espero dugu. Bertan Eneko Goiarekin eta ELA duten gaixoen eta haien familien ordezkaritza egongo gara. Ibilbidean zehar, Gernika, Markina, Deba eta Orio bezalako herrietatik igaroko gara Donostiara iritsi arte.

Donostia-Gasteiz
Erronkari jarraituko diogu eta beste 121 km eta 1700 metroko desnibela geratuko zaizkigu hurrengo helmugara iristeko, Gasteizera hain zuzen. Bertan hartuko gaituzte Gorka Urtaranek eta ELA duten gaixoen eta haien familien ordezkaritza. Ordu biak eta ordu bi eta erdiak aldera Euskal Herriko hiriburuan egongo gara. Besteak beste, Hernani, Tolosa, Zumarraga, Arrasate eta Aretxabaletatik igaroko gara, eta, azkenik, Gasteizera iritsiko gara.

Gasteiz- Bilbao
Bilbora eramango gaituen azken-aurreko zatia egingo dugu. Ibilbide honetarako 111 km eta 1.500 metroko desnibela izango ditugu. Bertara iristeko ordua bostak eta bost eta erdiak aldera izango da eta Juan Mari Aburtok eta Gotzone Sagarduik harrera egingo digute. Era berean, gainerako hiriburuetan bezala, ELA duten gaixoen eta haien familien ordezkaritza izango dugu. Ibilbide horretan Legutio, Barazar, Igorre, Lemoa eta Galdakao igaroko ditugu Bilbora iritsi arte.

Bilbao – Bermeo
Eta gure ibilbide solidarioaren azken zatiari ekingo diogu, baina agian denen artean gogorrena eta gure artean eztabaida gehien izan duena ibilbidea zehazteko orduan; izan ere, kostaldeko herrira iristeko, goazen tokitik goazela, aldaparen bat edo beste gainditu beharko dugu.
Azkenik Begoñatik irtengo gara eta Galdakano, Zornotza eta Gernika herrietatik igaroko gara eta azkenik Bermeoraino helduko gara. Azken tarte horrek 50 km inguru eta 630 metroko desnibela izango ditu
Erronka arratsaldeko zortziak aldera bukatutzat ematea espero dugu eta Bermeon Aritz Abaroak eta Izaskun Bilbaok harrera egingo digute.

Babesleak

Laguntzaileak
