NOR GARA?

ADELA 9 NOR GARA?

ADELA EUSKAL HERRIA (ADELA E.H.) Alboko Esklerosi Amiotrofikoari lotutako Elkarteen Federazioa da, Probintzietako Elkargoek osatua: ADELA Arabakoak, Bizkaiakoak eta Gipuzoakoak.

 Ez da etekinak bilatzen dituen erakunde bat, eta izena Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan emana du, ezaugarri hauen pean: FD/G/00085/1997, zeintzuk Eusko Jaurkaritzaren Erabilpen Publikotzat ere har litezkeen, Justizia, Enplegu eta Seguritate Sozialaren data honetako dekretuaren bidez: 2003-VII-22.

ADELA E.H.-ren Historia 1993-an sortzen da —urtearen bukaera aldean— , noiz eta forma ematen hasten zaion Erakunde bat egiteko ideiari: Erakunde bat, bai, bere garrantzia eta bere entitatea izango duena, eta gai izango dena, bai instituzioei eta bai gizarteari berari ere aldarri egiteko, mundu  guztiak jakin dezan zer eskubide dituzten AEA-k jota dauden gaixoek.

1994-ean, Gipuzkoako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Erakundea sortzen da; 1997.ean, berriz, Bizkaia eta Arabakoari ematen zaie bide. Urte berean —1997-ko Martxoaren 19-an, zehatz-mehatz—, hiru erakunde probintzialak bakarrera biltzen dira Donostian —San Sebastián/(Gipuzkoa)—, (ADELA E.H.) izenpean.

ADELA E.H.-ren sorrerak lau helburu nagusi ditu:

  • Ahots berri baten jaiotza gizartean: AEA-ren inguruan pertsonalki bizi duen jendearena.
  • Osakidetzarekin bat egitea lortzea, laguntza neurologiko zentralizatuari bidea emanez, laguntza medikoen zerbitzuak batuz —hala nola fisioterapeuta, logopeda eta psikologoenak—, eta prestazio asistentzialak hobetuz, betiere.
  • Laguntza teknikoak erdietsi eta autolaguntzako taldeak bultzatzea.
  • Gure hurbileko testuinguruan, beharrezkoa duen pertsona orori iristaraztea, ahalik eta erarik onenean.

Araudietan jasotzen den bezala, honako hauek dira ADELA EUSKAL HERRIA-ren xedeak::

  • AEA-k jotako gaixoen bizi-kalitatea hobetzea, haien aldeko ekitaldiak bultzatuz.
  • Harako eta honako bideak lantzea, AEA-k jotako gaixoek eta haien familia-kideek ahalik eta emaitzarik onenak berengana ditzaten, ea, horrekin batera, epeak eta problemak gutxiagotzen dituzten.
  • AEA-k jotako gaixoak edo gaixotasunarekin interesatua edo kezkatua dagoen jendea elkartzen ahalegintzea, era koordinatuan lan egin dezaten, irtenbideen bila betiere.
  • Gaixoei eta haien familia-kideei eman beharreko informazioa ematea, ahalik eta modurik xumeenean: aholkuak eta baliabideak eman, gaixotasunak eragindako kalteei aurre egin ahal izateko; laguntza teknikoak eman, orientabideak… elbarriekiko ardura, etxeetara egin beharreko bisitaldiak, e.a.
  • Bai iritzi publikoa eta bai instituzio pribatuak ere sentsibilizatzea, gaixotasun honek gaixoei eta gaixoen ingurumariari eragin diezazkiokeen kalte familiar eta sozialak aintzakotzat hartuz.
  • Elkarteekin edo/eta hainbat eta hainbat Entiterekin kooperatu eta elkarlana bultzatzea, bizi-kalitatea jomugatzat hartuz, gabetasun fisikoa duten gaixoen kasuan zer esanik ez.

Labur esanda, ADELA EUSKAL HERRIA-ren egitekorik garrantzitsuena zera da, AEA-k jotako gaixoen  bizi-kalitatea hobetzea, baita gaixoen ingururik  hurbilekoena ere. ADELA EUSKAL HERRIA-ren zereginik inportanteena gaixoei, etxekoei eta hurbileko jendeari zuzendua da. Lanerako programak ere haiei zuzendutakoak dira, baina badira beste programa eta beste proiektu batzuk, osasun-langile profesionalei, instituzio publikoei, agente sozialei, eta gizarteari, oro har, zuzenduak … mundu guztiak jakin beharko bailuke, AEA-k jotako erien egoeraren berri.

ADELA EUSKAL HERRIA-tik garatzen diren egitekorik behinenak honako hauek dira:

Arreta Zuzena

Arreta Zuzena proiektuaren bidez, honako funtzioak garatzen dira: 

Ong Etorria: Gaixoekin, etxekoekin eta Erankudeak beregana ditzakeen pertsona irizkideekin  lehen kontaktuak finkatu.  Etxekoekin egindako kontaktu hauetan, premiazko premiak detektatzen dira. Informazioa, Orientazioa, Aholkuak: osasun-baliabideak, sozialak, e.a.  Kudeaketaren nondik-norakoak finkatu, elbarritasunak eta baliaezintasunak tramitatzeko bidean jarri, material informatiboa gorde eta zaindu, bai AEA-k jotako gaixoei buruzkoa eta bai gaixotasunaren garapenari buruzkoa ere. AEA–k jotako gaixoei eta haien familiei eman beharreko sostengua eta laguntza ematea, eskakizun indibidual orotan bizi-kalitatea aintzakotzat hartuta, betiere. 

Koordinazioa: pertsona gaixoekin arreta eta zaintza bultzatzen ari diren profesional guztiekin, izan dezaten, betiere, gaixoen egoera zehatz-mehatzaren berri.

Jarraipena: oso inportantea da bai gaixoen eta bai etxekoen segimendua egitea, zeren, gaixotasun hau berezia delarik, aurrera eta aurrera egin baitezake: 

esan nahi baita behar-beharrezkoa dela argi-argi ibiltzea beti, gaixotasunaren parametroak noiznahi alda daitezkenez gero.

Etxekoentzako Auto-laguntza Taldeak

ADELA E.H.-ren alde lanean ari diren Auto-laguntza taldeek  AEA-k jotako  gaixoak  dituzte zainpean, etxeko laguntzaileak ere zaintzen dituzte, eta, bereziki,  zaintzaile nagusia, zeina, lehen istantzian, gaixoaren egoeraz arduratzen den.

Talde hauen helburua elkarri laguntzea da, esperientzak trukatu, esperantzak,  orientatu eta orientatuak izan, bideekin asmatu… edo bi hitzetan, zera esan,  foro hauek ezin-hobeak direla, edozein informaziotara iristeko. Kontua, finean, familiak heztea edo berreztea da, jarraibide batzuk izan ditzan, gaixoen bizi-kalitateak gora egin dezan, inguruak ere halatsu.

Auto-laguntza taldeek bilatzen dituzten helburuak honako hauek dira: informatu, hezi, laguntza afektibo-emozionalak lantzea, eta, horrezaz gain, estres- edo antsietate-kasuetan, funtsezko elementu prebentibo bihurtzea.

Gaitzak jotako pertsona eta beronen familia

Errehabilitzaile profesionalek bideratutako zerbitzuak dira —fisioterapia, logopedia, lanbide-terapia eta psicologia—, eritasunak eragindako gaitasun-ezak eta elbarritasunak arindu ditzaketenak, baita osasun-ongizateak eragin ere,  osasunaren goitik-beherakoak geldiaraziz. Horretarako, metodo eta jarduera  espezifikoak erabiltzen dira, autonomia pertsonal, sozial eta gorenak erdiestera bidean.

MINTZALDIAK

Sentsibilizio-Zabalkundeen eguna

MUNDUKO EGUNA (ver más…)

ADELA E.H. aldizkariaren Edizioa

ALDIZKARIA (gehiago begiratu…)

Laguntza teknikoak

ADELA EUSKAL HERRIA-k baditu laguntza tekniko batzuk, mailegu gisa bana daitezkeenak, eritasunak jota dauden gaixoen artean. Laguntzen artean, honako hauek azpimarra daitezke:

NORA EZEAN IBILTZEKO LAGUNTZAK

IBILGAILU TOLESGARRIAK

MAKULUAK

ARRAPALAK (ALDAPAK?)

GURPIL-AULKIAK: TARTEKOAK ETA HANDIAK

AULKI ELEKTRIKOAK

GURPL-AULKI KULUNKARIAK

BAINUGELAKO EKIPAMENDUAK

KOMUN GORAGARRIAK

DUTXAKO JARLEKUAK

BAINUONTZIKO JARLEKU BIRAKARIAK

DUTXAREN BIZKARRALDERIK GABEKO AULKITXOA

BURU-GARBITZAILEA

AULKI KOMUNDUNA

HONDARTZARAKO AULKI TOLESGARRIA

TRANSFERENTZIAK

TRANSFERENTZIA JARLEKUAK

AKUAKALDA

DISKO BIRAKARIAK

GARABI ELEKTRIKOAK

BELDARRAK

PLASTIKO MALGUZKO TRANSFERENTZIA TAULAK 

BIHURGUNEDUN TAULA ZURRUNA

HARREMANETARAKO LAGUNTZAK

BERMEPEKO EKIPO INFORMATIKOA

BESTE BATZUK

OHE-GORAGAILUAK

LEPOKOAK

GARAIERAN EGOKITU DAITEKEEN MAHAIA

“BIPAP” MOTAKO HAIZAGAILUA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies