AEA —Alboko Esklerosi Amiotrofikoa, bestela esanda— Nerbio-Sistema Zentralaren gaixotasun bat da, neurona motorren degenerazio progresibo batek eragindakoa, giharren ahulezia duena ondorio, eta gorputzean zehar hedatzen dena, atalez atal, gorputzaren erabateko paralisia helburu.
AEA-k mugikortasun funtzioak mehatxatzen ditu, ahoarenak eta hizketarenak, baita irensketari eta arnasbideei lotutako funtzioak ere: ez ditu, ordea, zentzumenak erasaten, ez adimena eta ez begietako giharrak.
Gaixoak gero eta behar handiagoak izaten ditu, laguntzak ere halatsu, egunerokotasunera egokitzeko nork bere bereizgarriak izan ditzakeen arren.
Hasierako sintomak honako hauek izan ohi dira:
1. Gerritik gora, indarra galtzen da eskuetan; bogada zintzilikatzeari ekiten zaionean, zailtasunak izaten ditugu, noiz eta pintzak jarri behar izaten ditugun; edo alkandaroraren botoiak finkatu behar izaten ditugunean; edo objekturen bat… Gure ahaleginari dagokionez, gutxiago igarriko zaigu pisuak altxatu edo besoak gurutzatzatu behar izaten ditugunean.
2. Gerritik behera, ahuldu egiten dira oinak. Sintomarik goiztiarrenak behatz lodiekin lotuak daude, hauek ezin luzatu direnez gero; beste sintoma bat “oin eroriarena da”, orkatilaren okerdurak behin eta berriz eragin ditzakeena.
3.—Buru-lepoetan —mihi-zintzurretan, zehazki esanda—, giharren ahulezia nagusitzen zaigu, hitzak ahoskatzeko zailtasun progresibo batera garamatzana, kontsonante mihikari eta palatalen kasuetan bereziki.
Hasieran nekezago bada ere, arazoak sor daitezke irensketetan —disfagia—, likidoen kasuan bereziki, eta horrek, likidoa irensterakoan, eztulaldiak eragin ditzake trakean barrena. Eztulaldiek, halaber, ohikoak izateaz gain, beste zerbaiten susmoa piztu dezakete: miopatia hantura bat izatekoa, adibidez.
4.—Gaixotasun hau nekez ager daiteke bat-batean, nekez beso-zangoen giharrak erasotuak direnean, edo, ibili-ibilian edo pisuak altxatatzerakoan, nekeak ahituta daudenean. Gaixoak, bere mugimenduetan, zurruntasuna ere erakus dezake, eta dorpezia, halako moldez, non hemigorputz batean —hemiplejia— nagusitu ere egin daitekeen.
5.—Kasuen %2-an, prozesua arnas sintomekin hasten da, eta ahuleziak, berandu gabe, arnas giharrak menderatuko ditu, diafragma lehenik eta behin.
Esfortzu txikiek gaixo batengan eragindako deserotasunak —etxeko eskailerak,
normalean, problemarik gabe igotzen dituen gaixoaren kasuan, adibidez— gaixoaren gaixotasunaren lehen sintomak izan daitezke. AEA agertzeko era hauek
—lokalizatuak, itxura batean—, zaildu egiten dute maiz familia medikuaren diagnostikoa —karpo-tunelaren sindromea, laringearen patologia…—, eta horrela, hondarrean, gaixoak beste espezialiteetara bidaltzen ditugu, traumatologiara eta otorrinolaringologiara bereziki, diagnostikoa atzeratuz… harik eta beste sintoma
batzuek neurologoaren kontsultara daramaten arte.